XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zu aurretik - esan zion uniformedunari.

- Bai, zu aurretik - azpimarratu zuen Presidentea omen zenak.

Uniformedunak harriduraz begiratu zion.

Zirudienez, ez zen hori ohitura.

Baina obeditu egin zuen.

Kikili eta Kokolo biak bakarrik gelan aurkitu zirenean, zerbait lasaitu ziren.

Gela oso handia eta dotorea zen, filmetan erregek eta erreginak erabili ohi dituztenen antzekoa.

Bilatu dezagun niretzat zibilezko jantziren bat.

Bata alde batetik eta bestea bestetik bazterrak astintzen ibili ondoren aurkitu zuten bilatzen ari zirena.

Han zeuden jantziak.

- Zein nahi duzu? - Edozein.

Asuntua da azkar ibiltzea, koronel madarikatu horrek harrapatu ez gaitzan.

Gero leihoetara joan ziren, handik ihes egiteko modu bat aztertzeko.

Tamalez, ezinezkoa zen, dena poliziez eta soldaduz inguratuta zegoelako.

- Ate nagusitik irten egin beharko gara, atxakiaren bat jarriz.

- Zein atxakia?.

Kokolok burua arraskatu zuen: - Adibidez... Hori, filme bat ikustera goazela!.

Kikilik burua mugitu zuen duda mudatan: - Pinochet-i filmeak ekarri egingo dizkiote jauregira hemen ikusi ditzan.

- Ba, orduan... Afaltzera goazela!.

- Afaltzera? Ez. Hiriko sukaldaririk hoberenak jauregi honetan egongo dira eta, beraz, zertarako kanpora afaltzera irten behar?.

Kokolo haserre jarri zen: (...).